es | eu | fr | en

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan              

Nafarroako Bertsozale Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, Nafarroan errotua 1984. urteaz geroztik. Foru Erkidegoan bertsolaritza transmititzen, sustatzen eta ikertzen lan egiten du. 

Transmisioari dagokionean, bertsolaritza ikastetxeetan irakasteko programa koordinatzen eta kudeatzen du, eta 2.500 ikasle baino gehiago ditu. Gainera, bertsolaritzako eskolen eskaintza koordinatzen du.

Sustapen-lanari dagokionez, bi urtetik behin Nafarroako Bertsolari Txapelketa antolatzen du, Bardoak taldekako txapelketaz gain, edota jarduera eta ekitaldi ezberdinak ere bai.

Aldi berean, diziplina horrek lurraldean duen presentzia historikoaren ikerketan eta dokumentazioan aritzen diren agente nagusietariko bat da.

Lorea Arburua
+34 94 8143 747 / 669 156 736
marketina@lanku.eus
www.bertsozale.eus/eu/nafarroa

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua