es | eu | fr | en

Standak

Baluarte
Azaroaren 21, 22 eta 23an
9:00 -15:00 

Erakunde publikoen, enpresen eta kultur erakundeen informazio standetarako gunea, zeinetan, hiru egunez, aukera izango den kultur eta sormen industrien eskaintza erakusteko eta ezagutzeko.

Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
 

Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea

Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak honako arlo hauetako bere lana aurkezten du: Ondare historikoa, Ekintza kulturala, Museoak, Liburutegiak, Artxiboak eta Pangintza eta garapen estrategikoa.

LLET, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea
 

LLET, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea

Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak lankidetza indartzeko helburua du, bereziki kultura eta sorkuntza alorrean. Diruz laguntzen ditu Europa Sortzailea programaren baitan sartzen diren euroeskualdeko proiektuak eta #948 Merkatua-ren bidez, kultura eta sorkuntza alorreko euroeskualdeko egiturak elkartzen diren foroa indartu nahi du.

Aragoiko Gobernua
 

Aragoiko Gobernua

Aragoiko Gobernuko Kultura eta Ondare Zuzendaritza Aragoiko Autonomia Erkidegoko erakunde kultural nagusia da. Kudeaketak kultur industriak eta kultur ondareak koordinatzen, sustatzen eta garatzen ditu.

EPEL CASTEL RUIZ (Tokiko Enpresa Entitate Publikoa)
 

EPEL CASTEL RUIZ (Tokiko Enpresa Entitate Publikoa)

Kultura arloko udal-eskumenen garapena, bai zuzenekoa, bai deszentralizatua.

Jarduera kulturala gauzatzea Tuteran eta eskualdean, batez ere tokiko kultura, enpresa kulturalak, herritarren ekimenak, sormen artistikoa, prestakuntza kulturala eta ondarearen kudeaketa kulturaren kontzeptu ireki baten barruan.

Iruñeko Arte Eskola
 

Iruñeko Arte Eskola

Iruñeko Arte Eskola, hezkuntzako zentro publikoa da, zeinean eskaintzen diren Formakuntza Zikolak, Arte batxilergoa, eta Lanbide Heziketa Programa Berezi bat. Ikasketa gai guzti horiek egunez proposatzen dira.

Errioxako Gobernua
 

Errioxako Gobernua

Kultura ekitaldien sorkuntza eta beren ekitaldiak sortu nahi dituzten beste erakunde (publiko nahiz pribatu) batzuekiko lankidetza.

Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
 

Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza

Kulturaren Sustapeneko Zuzendaritzak eremu hauetako jarduera profesionala burutzen du Euskal Autonomia Erkidegoan: musika, antzerkia, dantza, liburua, ikus-entzunezkoak eta ikusmen-arteak. Funtzio nagusien artean, honako hauek aipatu behar dira: adierazitako eremuetan dauden premiak aztertzea eta horietan Euskadin garatzen den jarduera bultzatzeko, sendotzeko eta hedatzeko egokitzat jotako administrazio-neurriak hartzea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua. Nafarroako Gobernua
 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua. Nafarroako Gobernua

ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK

Arte Gaztearen Topaketak amaituta –musika, ikus-entzunezkoak, moda, eta arte plastiko eta eszenikoak hartzen dituzte–, XXXIII. ediziora aurkeztutako parte-hartzaile guztiak sakonago ezagutarazi nahi ditugu. Modalitate bakoitzeko parte-hartzaileekin egongo gara standetan beren lanak erakusten.

Region Nouvelle-Aquitaine
 

Region Nouvelle-Aquitaine

Akitania Berria Eskualdeko kultura politikak partaide ditu kultura agentziak eta Frac izeneko funtsak. Politika horren ardatz nagusiak antolatzen dira lurraldeko kultura antolaketaren, industria kultural eta digitalen, sorkuntza garaikidearen aniztasunaren eta eskualdeko ondare eta hizkuntzen balorizazioaren inguruan.

MÉCA, Akitania Berria eskualdeko sorkuntza eta kultura ekonomiaren Etxeak, 2019an zabalduko ditu ateak.

948 Merkatua antolakuntza
 

948 Merkatua antolakuntza

948 Merkatuko antolakuntza taldeak itzulpen zerbitzu bat proposatzen die akreditaziodun profesionalei parte hartzaileen artean harremanak errazteko asmoz. Ber denboran, Artistentzako Arreta Puntuak artistak lagunduko ditu stand honetan.

AESZE.NA
 

AESZE.NA

AESZE.NA arte eszenikoetako Nafarroako profesionalen elkarte bat da. Haren helburua da alor honi ikusgaitasuna ematea eta topaleku bat sortzea sektore horretako beharrei erantzuteko Nafarroan.

Bet Van Logistic
 

Bet Van Logistic

Logistika enpresa, estatuan eta nazioartean merkantzien garraioan aritzen dena. “Kulturarako zerbitzuak” negozio dibisioaren bidez, sektoreak betidanik izan duen behar bati erantzun nahi dio. Proiektu bakoitzaren neurrira eginiko soluzioak eskainiz, bezeroarekin eskuz esku lan egiten dute, lan plangintzan integratutako logistika bat diseinatzea ahalbidetzen dien sinergiak sortuz. Horrela, zerbitzu fidagarri eta kalitatezko bat eskaintzen dute, eta denborak eta kostuak optimizatu.

Cía. Mago Hodei Magoa
 

Cía. Mago Hodei Magoa

Hainbat eratako ikuskizunak eskaintzen dituen konpainia profesionala: formatu txiki, ertain eta handikoak, ikuskizun hezitzaileak, tailerrak, etab. Gainera, espezialistak dira proiektuen erabateko pertsonalizazioan.

Creanavarra, Goi mailako diseinu zentroa
 

Creanavarra, Goi mailako diseinu zentroa

Creanavarra Nafarroan goi mailako diseinu tituluak –unibertsitate gradu mailakoak– eskaintzen dituen zentro bakarra da; zehazki, diseinuaren adar hauetan: Diseinu Grafikoa, Moda, Barne Diseinua eta Bideojokoen sorkuntza. Titulazio Ofizial bikoitza: Espainikoa eta Erresuma Batukoa.

Elén Kalintchenko Sormen Tialerra
 

Elén Kalintchenko Sormen Tialerra

3D efektuaz ispilu grabatuen eta koadroen gainean eginiko poesia bisuala.

 

Flamenco on Fire Jaialdia
 

Flamenco on Fire Jaialdia

Duela bost urtetik, abuztuaren hirugarren astean, flamenkoak iparralderantz egiten du, eta Flamenco On Fire jaialdiak musika eta dantza flamenkoaren erakusleiho bihurtzen du Iruñea, era guztietako publikoentzat zabalik. Gaur egungo munduko flamenko jaialdi entzutetsuenetako bat da, eta erakargarri turistiko bikaina, kultur eskaintza fin bati eta abangoardia nahiz beste musika batzuekiko nahasketak eta hibridazioak aintzat hartzen dituen programa bati esker, flamenkorik tradizionalena alboratu gabe, jakina.

Goraki Kultura Ekoizpena
 

Goraki Kultura Ekoizpena

Gorakik era guztietako ikuskizunak eta ekitaldiak antolatu eta ekoizten ditu, osoki edo partzialki, eta soluzio kreatiboak eta pertsonalizatuak eskaini. Irtenbide tekniko eta eraginkorrak eskaintzen dizkiete kultur proiektu eta zerbitzuei, eta zerbitzu eraginkorrak, ekoizpenean, soinu eta argiztapenean eta ikus-entzunezkoetan, beren materialaz eta laguntza tekniko profesionalez. Neurrira eginiko ekitaldiak, ‘dena prest’, egin beharreko guzti-guztiez arduratzen baitira.

Infoticketing
 

Infoticketing

Hardware eta software berezia, ticketing sistema hornitzen duena, pertsonalizatua eta kudeatzeko erraza, zeinekin salmenta kanal guztiak zaintzen diren denbora errealean, azpiegituran aurreztuz eta salmentak areagotuz. Kanal anitzeko sistema interkonektatua da, txartelak saltzeko aukera eskaintzen duena, bezeroen eskaeraren arabera, edozein momentuan eta edozein kanaletik. Hori guztia, modu interkonektatuan, salmenten kudeaketa on batentzat.

La Tierra Colabora
 

La Tierra Colabora

La Tierra lanerako espazio bat baino gehiago da, profesionalen eta start-upen komunitate bat da, eta lankidetza, talentua, sormena eta berrikuntza elkartzen dira bertan.

Mago Tutan
 

Mago Tutan

Magia eta hipnosi ikuskizunak, komedia askorekin, denentzat. Askotariko jarduerak: kartomagia eta ilusio handiak, besteak beste.

Nafarroako Antzoki Sarea
 

Nafarroako Antzoki Sarea

Nafarroako Antzoki Sarea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, areto eszeniko egoki bat duten 32 udalek osatua, honako hauen bermea eskaintzen duena: arte eszenikoen ikuskizun profesionalen eskaintza, laguntza teknikoa aretoan bertan ikuskizun egunetan, kudeatzaile kultural profesionala, kultur jarduerarako aurrekontua eta programazio erregular eta egonkorra.

Nafarroako Barne Diseinatzaileen / Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala
 

Nafarroako Barne Diseinatzaileen / Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala

Zuzenbide publikoko korporazioa da, barne diseinuan eta dekorazioan jarduten dutenen interesak eta konpetentzia teknikoa zaintzeko sortua. Nafarroako barne diseinatzaile profesionalak elkartzen ditu.

Napar, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen eta Profesionalean Elkartea
 

Napar, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen eta Profesionalean Elkartea

NAPAR sektoreko profesional guztien ordezkaria da: Nafarroan ikus-entzunezkoen aitzindari izan diren eta esperientzia zabala duten profesionalak, kemenez eta sormenez gainezka datozen startup gazteak... Eginkizun nagusitzat du bultzada ematea ikus-entzunezko sektorearen garapenari, ekoizpenaren kalitatea eta bolumena areagotuz, bi modutan: produktu hobeagoak eta handinahiagoak sor daitezen lagunduz, eta lan hori guztia gure erkidegoko industria eta sorkuntza egituran sendo sustraitu dadin ahalbidetuz.

Navarcadabra, Magia & Comunicación S.L.U.
 

Navarcadabra, Magia & Comunicación S.L.U.

Adin guztietako publikoentzat aritzen den eta magiaren munduan dena posible dela erakusten duen konpainia. “Egunez, egizu jolas zoriontsu izatera; gauez, egizu amets zoriontsu izan zarela” (P. Tonneti). Navarcadabrak ilusioa pizten du, bere ekoizpenekin edo beste batzuenekin, baita jaialdien antolakuntzarekin ere, antzokietan, liburutegietan, kultur etxeetan eta ohikoak ez diren beste leku batzuetan.

Similarte
 

Similarte

Similarte sorkuntza estudioak paper ebakinekin eginiko artean aurkitzen du inspirazioa. Storytelling, papercut eta papercraft tekniketatik abiatuz, sormena nahi beste eta eskuz eginiko lana ditu baliabide nagusi ukitu guztiz pertsonal eta originala duten proiektu inprimatuak edo publizitate bideoak sortzeko.   

Similarteren mundu moldakorraren barnean, lehenik ideia kreatiboak daude, eta ideia horietatik sortzen dira eskala murriztuko eszenografiak eta pertsonaiak, irudi korporatiboak edo liburuen ilustrazioak, baita tailer kreatiboak ere.

 

TDIFERENCIA S. Koop.
 

TDIFERENCIA S. Koop.

Kalitatezko antzerki ikuskizunak sortzen dituzte, azken xehetasuneraino landutako proposamen eszenikoen bidez. Eskaintza askotariko baten aldeko apustua egiten dute, eta mota guztietako publikoak eta estiloak landu: haurrentzako ikuskizunak (euskaraz eta gaztelaniaz), kabareta eta helduentzako proposamenak. 

Halaber, neurrira sortutako antzerki dinamizazioak eta antzeztutako bisitak egiten dituzte, eta beren gain hartzen dute osoki kultur proiektuen kudeaketa. Eta hori guztia erabat konprometiturik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekin, kontziliazioarekin eta tratu txarren kontrako borrokarekin.

 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua