es | eu | fr | en

Zer da 948 Merkatua?

Neguko feria bat da. Ferien feria bat. Izaera holistikoa duen feria, nazioarteko hitzordu izan asmo duena.

Lehen edizioa Iruñean (Nafarroa) egingo da 2017ko azaroaren 15 eta 16an.

Ferien feria bat da, ondoko diziplinetan ardaztuta dagoena: zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkua...), musikak, disko, liburu eta beste euskarrien argitalpena, arte plastikoak eta ikusmen-arteak, sormenaren eta kulturaren beste industriak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak).

2017ko edizio honetan (0. edizioa), 948 merkatua-Nafarroako arteen merkatuaren helburua da Nafarroako kulturaren esparru profesionalean garatzen ari den lan artistikoa, probintzia mugakideetako (Aragoi, Euskal Erkidego Autonomoa, Errioxa, Akitania Berria) banatzaile eta beste eragile kulturalei aurkeztea, bai eta beste lurraldetako eragile profesionalei ere (jaialdiak, zentroak, erakunde artistikoak eta sormenezkoak...).

Epe ertainera, 2018tik aurrera, 948 merkatua-Nafarroako arteen merkatuak, erreferentziazko hitzordua izan nahi du Euskal Erkidego Autonomoa-Nafarroa-Akitainiak osatutako euro-eskualdeko arteen merkatu estrategiko gisa. Modu berean, produktu kulturalen jario eta elkar-trukaketaren errazte-gunea izan nahi du herrialde eta eskualdeen artean. Espainia zein Frantziako eragile kulturalei irekita egongo da.

Zergatik 948 Merkatua?

Iruña eta Nafarroak kokapen estrategikoa dute Europako hegoaldeko Atlantiar zonan. Arteen eremu guztiak eta sormen eta kultur industriak, talentu berriak eta sormenaren ekonomia berriak biltzeko horrelako ezaugarriak dituen arte-merkaturik ez dago. 

Hau da Nafarroak eta sortzaileek duten aukera gure proposamen kulturalak eskaintzeko eta jasotzeko eta etorkizunean arteen —handien eta txikien— plataforma bilakatzeko. 

Lurralde-ardatz honetan iragana eta etorkizuna konbinatzen dira, baina, berritze azkar baten ondoren, prest dago ondorengoak erakusteko eta jasotzeko: musikariak, editoreak, agenteak, kudeatzaileak, banatzaileak, ekoizleak, erakustaileak, aktoreak, dantzariak eta koreografoak, ekintzaileak, arkitektoak, artista plastikoak, diseinatzaileak, eszenografoak, inprimatzaileak, soinu eta argiztapen teknikariak, zuzendariak, zaharberritzaileak, politikariak, instituzioen ordezkariak, e.a. 

Nafarroa puntakoa da industria grafikoan, zinemarako dauden pizgarriak Arteen motorea dira une honetan Komunitate honetan, eta sortzen ari den musika-mugimendua badago, baita ere nabarmendu egiten dena. 

948 Merkatuaren helburua da proposamen artistikoak eta sortzaileak aurkeztea, erakusketa eta denak konbinatzea besterik ez diren bestelako metodoak erabiliaz. 

948 Merkatuak duen dimentsio ekonomikoa bere baitan hartzeko modukoa da, eta, ondorioz, proiektua jasangarria da, arteen eremu guztiak batera bizi daitezen, elkarrekin lan egin eta plataforma bezala balio dezaten ikusgai izateko.

Helburuak

2017

  • Artista nafarren sare profesionala laguntzea, artisten eta agenteen arteko koordinazio lana eginez ferian batzartu daitezen.
  • Nafarroako sormenaren eta kulturaren enpresak eta kulturaren alorreko profesionalak komertzialki dinamizatzea eta kanpora begirako jarduera sendotzea.
  • Beste lurralde eta esparrutako eragile kulturalen programazioan Nafarroako kultura-eskaintza profesionala txertatzea.
  • Nafarroako kulturaren eta sormenaren oinarri enpresarialean hobekuntza ekonomikoa sustatzea.
  • Gertuko merkatu kulturalen arteko elkar ezagutza laguntzea.
  • Nafarroako enpresentzako negozio-aukerak sortzea.
  • Nafarroako irudia kanpoan ezagutzera ematea kultura aberatseko lurralde gisa.

 

Arloak

948 merkatua-Nafarroako arteen merkatua, ondoko arlo hauetan banatuko da:

  • Zinema eta telebista
  • Arte eszenikoak
  • Disko, liburu eta beste euskarrien argitalpena
  • Musikak
  • Arte plastiko eta ikusmen-arteak
  • Sormenaren eta kulturaren beste industriak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak, hedabide espezializatuak, aisialdia, ikuskizunak...)

Euskarazko sormena zeharka kudeatuko da, eta eremu bakoitzean sartuko da. 

Halaber, talentu-gunea definituko da, proiektuak, ideiak eta artistak aurkezteko. 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak