es | eu | fr | en

Zinema eta telebista

Nafarroako Filmoteka
Azaroaren 15 eta 16an

EZ AKREDITATUTAKO PUBLIKOARENTZAKO PREZIO SARRERA: 1 €

VENTA DE ENTRADAS:

  • Día 15: Desde las 16:00 hasta las 21:15. (hora en la que empieza la última película).
  • Día 16: Desde las 16:00 hasta las 20:30 ( hora en la que empieza la última película).

2017ko azaroaren 15, asteazkena

Cuestión de Suerte
16:30

Cuestión de Suerte

[ Axier González ]

Giza izaera eta horrek diruarekin duen harremana aztertzen du film labur honek. Pabloren istorioa kontatzen du: bizitzan asmo handirik ez duen kale-garbitzaileak halabeharrez edo kasualitatez loteria-txartel bat duen diru-zorroa aurkituko du.

Huída
17:00

Huída

[ Nerea Mariezkurrena ]

Emakume baten bizitzako gorabeherek erabaki bat hartzera bultzatuko dute. Behin erabakia hartuta, mina, beldurra, askatasuna... sentituko ditu.

Sarasate, el rey del violín
17:15

Sarasate, el rey del violín

[ Joaquín Calderón ]

Sarasateren garaikide eta lagun izandako Henryk Wieniawski biolin-jotzaile poloniarraren hilobira egindako bisitak Anna Radomskaren etorkizuna markatuko du. Neskatoa biolin-jotzailea eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kide bihurtuko da. Jakin-minak Sarasateri buruz ikertzera bultzatuko du, historia osoan ondoen ordaindutako musikariari buruz.

Siete días con Alberto Corazón
18:30

Siete días con Alberto Corazón

[ Pablo Iraburu ]

Dokumentala pertsonaia liluragarri honen erretratu intimo eta pertsonala da. Espainiari buruz inkontzientean dugun irudia hainbat diseinuren ondorio da, eta horietako askoren atzean dago Alberto Corazón; sortzaile polifazetikoa da, bizitzari zuku osoa ateratzen diona.

Oskara
20:00

Oskara

[ Pablo Iraburu / Iñaki Alforja ]

Oskara film dokumentalaren oinarrian Marcos Morau koreografo katalan berritzailearen eta Kukai euskal folklorean errotutako dantza-taldearen arteko lankidetza dago. Elkarrekin edertasun handiko ikuskizun bat sortu dute. Sorkuntza-prozesuak eta azken emaitzak interes unibertsala duen gaia aztertzen du: Nor naiz? Zein da nire nortasuna? Dantzaren bidez, tradizioa eta askatasuna, lurra eta hizkuntza, sorkun tza, historia eta etorkizuna dituzte hizpide.

Nidos Desnudos
21:15

Nidos Desnudos

[ Virginia Senosiain / Juan Luis Napal ]

Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek egindako dokumental honek indarkeria matxistaren errealitate latza ezagutarazi nahi du, gizarte honetako gaitzetako bat. Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume baten testigantza eskaintzen du, arlo horretan lan egiten duten adituen adierazpenekin batera. Hori guztia errealitate horren gordintasuna erakusten duten interpretazio- eta dantza-eszenekin hornituta. Halaber, dokumentala osatzeko, gaiari buruz beren ikuspuntuak ematen dituzten adin, leku eta genero guztietako herritarren ahotsak entzuten dira.

2017ko azaroaren 16, osteguna

Mami, ¡ya sé dónde está el dinero!
16:30

Mami, ¡ya sé dónde está el dinero!

[ Arturo Cisneros ]

Ama galdezka badatorkizu, bilatu erantzuna kosta ahala kosta. Krisi ekonomikoak estututa, lanik gabe, dirurik gabe, etorkizuneko proiekturik gabe eta hipoteka ezin ordainduta, protagonistak hiriko bere etxea utziko du, eta gurasoen etxera itzuliko da. Bere amak ez du deus ulertuko eta erantzunak emanaraziko dizkio. Eta nahitaez bilatu beharko ditu, baita mundu osoa zeharkatu behar badu ere.

Hijos de la Tierra
17:45

Hijos de la Tierra

[ Alex O'Mill / Patxi Uriz ]

Hijos de la Tierra filma naturarekin lotura duten pertsonen testigantza da. Ama Lurrak gordetzen duen jakinduria gizadiari helarazteko beraien bihotza zabal tzen dute. Dokumental honek jakinduria hori helarazteko tresna izan nahi du, ikusleari Lurraren Seme-alabak izateak zer esan nahi duen jakinarazteko. Materialismoak eta estresak naturarengandik urruntzen gaituzte. Naturari bizkarra emanda bizi gara, modu asegaitzean ustiatzen ari garela konturatu gabe. Dokumentalak erronka nagusi bat azpimarratzen du, izan gaitezela berriro guztion tzako eta guztiona den Lurrean pentsatzeko gai, bizi-emailerik handiena dugu eta.

Infiltrados
18:30

Infiltrados

[ Julio Mazarico ]

Bigarren hezkuntzako institutu bat etengabeko gatazka-iturria da: eskola-jazarpena, delinkuentzia, indarkeria, drogak. Martin eta Lorena probintzia-hiri normal bateko institutu normal bateko ikasle normalak dira. Baina badago zerbait gehiago ere, inork jakin behar ez duen arren.

District Zero
19:00

District Zero

[ Jorge Fernández Mayoral / Pablo Tosco / Pablo Iraburu ]

Zer ezkutatzen da errefuxiatu baten telefonoan? Hor daude bere oroitzapenak, oroimena, nortasuna, ihes egin duen herriko kontaktuak... Film honek munduko errefuxiatuen esparru handienetako batean mugikorrak konpontzen dituen denda txikitxo bateko eguneroko bizitza kontatzen du.

Elkarrekin/Together
20:30

Elkarrekin/Together

[ Migueltxo Molina / Pablo Iraburu / Igor Otxoa ]

Arkeologo-talde bat Estatu Batuetara heldu da. Euskal balea-arrantzaleen eta Ameriketako jatorrizko biztanleen artean bizikidetzarik egon ote zen bilatzen ari dira. Espedizio honek munduko nazio boteretsuenaren historia alda lezake. Beste mundu bat posible izan zela aurkitzen badute, beste mundu bat posible izango dela frogatuko dute.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak